MERKATARITZARI LAGUNTZA TEKNIKOA EMATEKO KABINETEA
Murrieta etorbidea, (Oriol Jauregiaren alboan).
48980 Santurtzi
94 461 53 10
gatc@santurtzi.net
Publikoaren ordutegia:
Goizetan egongo gara
Zer da MLTK?
Santurtziko Merkataritzari Laguntza Teknikoa emateko Kabinetea (MLTK), Santurtziko udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren arteko lankidetzaren ondorioz sortu da, guneko merkataritza babesteko asmoz.
Ematen dituen zerbitzuak:
Ezarritako merkatarientzako aholkularitza zerbitzua.
Era guztietako aholku-eskaerei erantzungo zaie: zerga-kontsultak, lanari buruzko kontsultak, kudeaketa hobetzeko moduak, lokala eraldatzeko edo ekipamendua berritzeko dirulaguntzak, etab.
Merkataritza berrien sustatzaileentzako gida zerbitzua.
Merkataritza denda bat irekitzeko tramiteei buruzko informazioa eskainiko da, eta baita eska ditzaketen dirulaguntzei buruzkoa ere. Bideragarritasun plana egiteko oinarrizko ezagutzak ere emango dira.
Informazio zerbitzua.
MLTKren bitartez, sektorea jakinaren gainean egongo da merkataritzarekin loturaren bat duen edozein gairen inguruan:
- Dirulaguntza eta laguntzak www.eragintza.net
- Sektorearekin zerikusia duten jarduera ezberdinak
- Merkatariarentzako interesgarriak diren mintegi edo ikastaroak.
Jarduerak antolatzea eta merkataritzaren giroa.
Jarduera hauek udalerriko merkataritza sustatu eta dinamizatzea dute helburu.
Prestakuntza.
Merkataritza txikiaren kudeaketa hobetzeko eta sektorea profesionalizatzen laguntzeko helburua duen prestakuntza sustatzea.
Merkatarien elkarteekin lankidetza.
Guneko merkatarien elkarteekin lankidetza, beren ekimenak babestuz eta beren jardueretan lagunduz. Halaber, beste elkarte bat sortu nahi dutenei aholkuak emango zaizkie.
Kudeaketa hobetzeko plana.
Merkataritzako Aholkulari teknikoak negozioan hobetu nahi diren arloen azterlana egiten du.Merkataritza banaketaren sektorearekin zerikusia duten eta MLTKarentzako interesgarriak diren azterketa eta ikerlanak egitea.
Informazio gehiagorako : www.santurtzicomercial.com