SanturtziUDALA

Ongi etorri Santurtziko Udalaren web orrira

castellano Hasiera

SANTURTZIKO AISIA TALDEAK

Aurkibidea

Abenturazaleak Aisialdi Taldea

Informazio orokorra

Arduraduna: Carlos García Nuñez
Egoitza: 48 posta-kutxatila
Ordutegia: larunbatetan, 11:30etik 13:30era
Telefonoa: 94 636 37 63/656 72 17 45
Helb. el.: cmgn@euskalnet.net
Weba: www.abenturazaleak.blogspot.com

Nazioarteko aisialdi-elkartea gara, eta 5 eta 17 urte arteko haur eta gazteen garapen orekatua lortzeko lan egiten dugu, oinarrizko lau alderditan: fisikoa, mentala, espirituala eta soziala, Eliza Ebanjelikokoa.

Helburuak

  • Haurraren eta gaztearen garapen integrala (fisiko-mentala, soziala eta espirituala)
  • Errespetu, erantzukizun eta justizi balioetan heztea

Zelan parte hartu

Taldean parte hartzeko baldintza bakarra gainerakoen sinesmenekiko errespetua izatea da. Borondatezko monitore modura parte hartzeko, deitu arduradunari.

Jardueren agenda

  • Lantegiak
  • Dinamikak
  • Aitaren/amaren eguna
  • Mendi-irteerak
  • Antzerkia

Tximista Aisialdi Taldea

Informazio orokorra

Arduraduna: Maria Jose Escudér Valera
Egoitza: Regales 10,5.C/Lokala: Vallejo 4
Ordutegia: arratsaldez
Telefonoa: 94 483 53 58

18 urteko ibilbidea duen aisialdi-taldea gara, eta udalerriko 3 eta 16 urte arteko haur eta gazteentzako aisialdi-jarduerak egiten ditugu.

Helburuak

  • Jolas eta aisialdi jarduerak sustatzea haurren artean.
  • Kirola sustatzea gazteen artean
  • Zelan parte hartu
  • Arduradunari deitu, taldean izena eman eta boluntarioa izateko.
  • Jardueren agenda
  • Eskulanekin, ekologiarekin, txotxongiloekin eta abarrekin lotutako lantegiak
  • Elkarbizitzak aterpetxeetan
  • Udalekuak
  • Gabonetako jarduerak: Gabonetako Tximista Jaialdia, mendi-irteerak, Olentzero, zinema-irteerak...
  • Egun bateko txangoak, kultur bisitak (museoak, patinajea...)
  • Mendi-irteerak
  • Mimoa, antzerkia, filmak...
  • Ludoteka eta liburutegia
  • Rallyak, jolasak...

Izar Berri Gaztetxoak Aisialdi Taldea

Informazio orokorra

Arduraduna: Maitane Rodriguez/Oiane Luna
Egoitza: Murrieta etorbidea 13
Ordutegia: igandeetan 11:00etatik 13:00etara
Telefonoa: 94 483 53 35/688 65 80 44
Helb. el.: maitane_negu15@hotmail.com

EAJren aisialdi-taldea. Hainbat urtez geldirik egon eta gero, berriro ere lanean hasi da, motibazio handiarekin udalerriko gazteen artean aisialdia sustatzeko.

Helburuak

  • Euskara eta euskal kultura sustatzea.
  • Gazteen artean kirol-jarduerak sustatzea.
  • Belaunaldien arteko aisialdia sustatzea.

Zelan parte hartu

Arduradunari deitu, taldean izena emateko eta borondatezko monitorea izateko (balintza: aisialdiko monitore-titulua/Gizarte eta Kultur Animazioko titulua izatea edota titulu hori ateratzeko ikasten egotea).

Jardueren agenda

  • Irteerak eta txangoak
  • Asteburuetan: eskulan-lantegiak (beira-aleak, mozorroak...), zinema, pala-partidak...

J.M.B. Eskuzabal Aisialdi Taldea

Informazio orokorra

Arduraduna: Margarita Marqués Niño
Egoitza: J.M. Barandiaran 23
Ordutegia: larunbatetan eta igande batzuetan 16:00etatik 17:30era
Telefonoa: 94 461 34 28
Faxa: 94 461 96 84
Helb. el.: marmarni@hotmail.com

Santa Eulalia Hezkuntza Zentroaren aisialdi-taldea da, eta horren titulartasuna Karitateko Alabei dagokie.

Helburuak

  • Aisialdi-alternatibak eskaintzea, giza eta kristau-ikuspegitik.
  • Gaitasun eta balio moralak dituzten pertsonak prestatzea, modu positiboan parte har dezaten gizarte hobea eraikitzeko.

Zelan parte hartu

Arduradunari deitu, taldean izena emateko eta borondatezko monitore izateko.

Jardueren agenda

  • Irteerak eta topaketak (nazionalak): maiatza
  • Asteburuetan: Eskulan-lantegiak eta dinamikak (prebentzioa, droga-mendekotasuna), giza eta kristau-prestakuntza, zinea, zineforuma, diskoforuma...

Urbegi Bizia Aisialdi Taldea

Informazio orokorra

Arduraduna: Damaris
Egoitza: Bizkaiko Jaurerria 7(Reina de los Apóstoles-eko lokaletan)
Ordutegia: larunbatetan 16:30etik 18:00etara (7 - 10/10 - 14 urte artean) eta 16:00etatik 17:30era (14 urtetik gora).
Telefonoa: 606 652 154
Helb. el.: urbegibizia@hotmail.com

Reina de los Apóstoles parrokiaren eskaut-taldea gara, eta prestatutako monitore-talde batek zuzentzen du talde hori. Gainera, Euskalherriko Eskautak Bizkaia (EEB) erakundeko kide gara. Irabazi-asmorik gabeko erakunde hori 1956tik hona ari da hezkuntza-lana egiten 7 urtetik 18 urtera bitarteko haur eta gazteekin, modu aktibo eta erakargarrian.

Hirian, gure auzoan eta batez ere naturan, eskaut-talde baten eguneroko jarduna jolasa, abentura, autokudeaketa, taldeko bizitza, ospakizuna eta jaia da.

Haur eta gazteentzako abentura horretan gurasoek ere parte har dezakete, taldeko bizitzan integratuta.

Helburuak

  • Balio hauetan heztea: errespetua, erantzukizuna, elkartasuna, justizia eta natura zaintzea, gure ingurua ezagutzea (geografia, kultura, gizartea...), elkarbizitza, alaitasuna, indarkeriarik eza.
  • Pertsona alaiak, sinestunak, kritikoak, zoriontsuak, helduak eta konprometituak heztea.

Azken finean, elkarbizitzarako gutxieneko balioetan oinarritutako hezkuntza ematen saiatzen gara, bai pertsonekin, bai naturarekin, jolasen eta dibertsioaren bidez.

Zelan parte hartu

Arduradunari deitu, taldean izena emateko eta borondatezko monitore izateko (konpromisoa eskatzen dugu).

Jardueren agenda

  • 2007ko abendua:
    • Abenduak 24 Olentzero
    • Umeen Gabonetako Parkerako irteera
    • Abenduak 18, 29 eta 30: Gabonetako kanpamentua
  • 2008ko otsaila:
    • Santa Ageda: irteera Santa Ageda mendira
    • Otsailak 9: inauterietako jaitsiera
  • 2008ko martxoa:
    • Martxoak 14, 15, 16: Aste Santuko kanpamentua
  • Apirila:
    • Gorka Deuna (irteera gurasoekin)
  • Maiatza:
    • 10 eta 11: Bizkaiko Jaurerria auzoko jaia (jarduerak, jolasak, lantegiak...)
  • Ekaina:
    • Abentura-asteburua
  • Uztaila:
    • Udako kanpamentua (azken asteburua)

Alaiki Aisialdi Taldea

Informazio orokorra

Arduraduna: Iván Villalba Moya
Egoitza: Fundación Hogar 13, 3ºA
Ordutegia: ostiraletik igandera, arratsaldez
Telefonoa: 646 44 03 05
Helb. el.: ivanvim@hotmail.com

ALAIKI aisialdi taldeak 30 urte baino gehiago daramatza lanean, 5 urtetik 16 urtera bitarteko umeekin hezkuntza-lana eginez, Kabiezes auzoan. Arlo ezberdinei buruzko prestakuntza eta urte askotako esperientzia daukagun 10 monitore baino gehiago gara. Auzoan erreferentea gara eta auzoko hainbat ekitalditan parte hartzen dugu, hala nola, San Pedro jaietan, gabonetan guk geuk antolatzen dugun kultur astean, auzoko ikastetxeetako jai ezberdinetan... Azken finean, umeen alde gogor lan egiteko eta umeek eta auzoak bizitza hobea izan dezaten borrokatzeko gogo handia duen monitore-taldea gara.

Helburuak

  • Errespetuan, adiskidetasunean, berdintasunean eta antzeko balioetan heztea.
  • Aisialdi-aukerak eskaintzea gazteei.
  • Gizarte hobea eraikitzen modu positiboan parte hartzeko gaitasuna duten pertsonak prestatzea.

Zelan parte hartu

Baldintza: 4 eta 16 urte artekoa izatea eta larunbat goizez lokalera etortzea, ezer ordaindu beharrik gabe eta baldintza bakarrarekin: gurekin ondo pasatzeko prest egotea.

Monitorea izateko, lehen aipatutako arduradunaren telefonora deitu behar da. Baldintza bakarra eskatzen da: umeei oso ondo pasatzeko aukerak emateko gogo handia izatea.

Eragin-eremua

Gure lana Kabiezes auzoan egiten dugu, baina irteeretan eta beste une zehatz batzuetan hainbat toki ezberdinetatik mugitzen gara. Ume gehienak auzokoak dira, baina beste auzo batzuetatik eta alboko herrietatik ere etortzen dira.

Jardueren agenda

  • ASTEBURUETAN: eskulanak, antzerkia, jolasak, txangoak...
  • Gabonetan: kultur astea
  • Abuztuaren 1etik 5era: Burgosko udalekuak
  • Asteburuetan: bizikidetza aterpetxeetan
Irisgarritasuna / Kontaktua / Web Mapa / Lege Oharra / Erabiltzaileen Sarbidea Santurtziko Udala. Murrieta etorbidea 6 (48980 Santurtzi) Tlfa.: 94 420 58 00. Eskubide guztiak babestuta. Webgune Sarein-ek garatua