SanturtziUDALA

Ongi etorri Santurtziko Udalaren web orrira

castellano Hasiera

KONTSUMITZAILEAREN INFORMAZIORAKO UDAL BULEGOA

OMIC-KIUB

KONTSUMITZAILEAREN INFORMAZIORAKO UDAL BULEGOA

Murrieta etorbidea, 25 (Oriol Jauregiaren ondoan).
48980 Santurtzi
Tlf. 94 461 45 51
Fax:94 462 71 31
Kontsumoko Kontsultak egiteko: omic-santurtzi@kontsumo.net

Jendearentzako ordutegia:

  • Astelehenak, asteazkenak eta ostirak: 9:00 - 14:00.
  • Eusko Jaurlaritzako Kontsumitzailearen Telefonoa: 900 600 500 (doako deia).

Zer da KIUB?

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa doako zerbitzua da, Udalak Santurtziko herritarren eskura jartzen duena.

Zertarako da KIUB?

  • Herritarrei, kontsumitzaile eta erabiltzaile diren neurrian, ondasunak erosten dituztenean eta zerbitzuak erabiltzen dituztenean euren eskubideak zelan defendatu behar dituzten jakinarazteko.
  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexak, salaketak eta erreklamazioak jasotzeko eta erakunde edo organo eskudunei bidaltzeko.
  • Kexak eta erreklamazioak daudenean, aldeen arteko bitartekoa izateko eta konponbidea bilatzeko.
  • Kontsumoaren arloko zentro publiko edo pribatuen helbideak eta zeregin nagusiak azaltzeko.
  • Kontsumoaren arloko heziketa eta prestakuntza jarduerak egiteko.

Nork erabil dezake OMIC?

  • Ondasunak erosten dituzten edo zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonek, beraiek direnean azken jasotzaileak.
  • Ezin dituzte KIUBeko zerbitzuak erabili ondasunak eta zerbitzuak erosi, biltegiratu edo kontsumitzen dituzten pertsonek, ez badira azken jasotzaileak.

Noiz erabili KIUB?

  • Ondasun bat (etxebizitza, autoa, altzaria, etxetresna elektrikoa, etab.) erosi edo zerbitzu bat (asegurua, lanak, banketxea, bidaia, autoaren konponketa) kontratatu AURRETIK informazioa jasotzeko.
  • Zure eskubideekin arazoren bat izan ONDOREN, kexa edo erreklamazioa zelan aurkeztu behar den jakiteko.

Baina ... KIUBak ezin du eskurik hartu

  • Partikularren arteko harreman pribatuetan.
  • Epaitegian bidea hasi duten arazoetan edo epailearen epaia daukaten arazoetan.
  • Erreklamazioa administrazio publiko baten aurkakoa denean.
Irisgarritasuna / Kontaktua / Web Mapa / Lege Oharra / Erabiltzaileen Sarbidea Santurtziko Udala. Murrieta etorbidea 6 (48980 Santurtzi) Tlfa.: 94 420 58 00. Eskubide guztiak babestuta. Webgune Sarein-ek garatua